XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Portoko mahastiak.

NEKAZARITZA

Portugaldar gehienen ogibidea nekazaritza da, ehunetik berrogeitabat (1967.ean) horretatik bizi baitziren.

Minho ingurua izan zen nekazal zibilizazioaren sortiturria.

Alde honetan, lur sailak ttikiak direlarik, eta bizilagunak ugari izan arren, jendea sakabanatua bizi denez gero, polikultibo intentsiboa erabiltzen dute.

Artoa eta patata erein bezala, barazkiak edo fruitarbolak landu ere egiten dituzte, edo eta behi hazkuntza ugari ere ba dute.

Aintzinako garaietan, jendea lurralde honetan ugalduz zihoan neurrian, Tras-os-Montes aldera joan zen nekazaritza zabalduz.

Beiratik zehar Estremadura aldera ere laborantza iritsi, baina Hegoaldean nekazaritza baino ugariago artzantza zabaldu zen.

TEJO-tik beherako lur gehienak nagusi handien eskuetan gelditu zirenez gero, labore lan extentsiboa egin ohi da alde horietan, baina ALGARVE inguruan nekazariak jabe ttikiak direlako, laboreez gainera barazkiak eta fruitarbolak ere lantzen dituzte.

Arto eta gariaz gainera, mahastiak dira Portugaleko aberastasun handiena; olibondoa asko ugaritu da azkenaldi hauetan, eta, arroza bera ere ugari ereiten da VOUGA, MONDEGO, TEJO edo SADO-ren behe haranetan.

ARRANTZA

Portugaleko ekonomiaren puska handi bat arrantzak osatzen du.

Sardina edo atuna Algarveko kosta inguruan bertan harrapatu ohi dute, baina makailo bila urrutirago joan ohi dira.

INDUSTRIA

Portugaldar industria oso atzeratuta dagoela esan daiteke.

Arrantzatiko edo nekazal produktuen kontserbaketa edo transformaketa da industrietan indartsuena; honen atzetik letorke eskulangintza.

Dirurik ezagatik, edo meatokirik ezagatik, oinharrizko industrien eskasia izugarria da.

Energi iturriak, urriak diren bezala, direla ikatza, elektra indarra, eta petrolioa, burdin sortze edo transformaketa oso gutti dago.

Porto inguruan ardo industria garrantzitsua dagoen bezala, SETUBAL aldean bildu da arran kontserbagintza.

Kotoi lana, berriz, Minho haranean edo Lisboa aldean hazi da.

Eraikintza eta kimik industria nahiko atzeratuak dituzte.